viernes, 18 de junio de 2010

Txakurra bere jabearen bila


Bazen behin txakur gazte bat oso triste bizi zela.
Txiki-txikitatik gurasoengandik aparte bizi izan zelako. Txakurrari kaiola batean sartu zioten eta txakurra oso azkarra zenez kaiolatik ihes egin zuen eta jabe baten bila joan zen.
Mutil bat kalean zegoela txakurra bakarrik zegoela ikusi zuen eta pentsatu zuen ez zela inorena, orduan etxera eraman zuen.
Mutilak garbitu egin zuen , orraztu zuen , albaiteroarengana eraman zuen, ura eta janaria eman zion eta Tximista izena jarri zion, oso azkarra zelako.eta orain txakurra oso alai bizi da mutilaren etxean.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Altzako plazan.


AINARA MARTINEZ ETA JULEN MARTIN

Lazoa

Bazen-behin neska batek nota oso onak ateratzen zituena. Bere ama oso pozik jarri zen eta lazo bat oparitu zion. Neskak,ez zekien zikina zegoela. Neskak oso alaia lazoa buruan jarri zuen paseatzera kalera bere txakurrarekin. Eta konturatu zen jendeak zebilela berari begiratzen.
Berak pentsatu zuen bere lazoa polita zelako baina ez,ez zen horregatik bere lazoa zikin -zikina zegoelako. Gero etxera bueltatu zen eta ispilu aurrean jarri zen ea ondo zegoen lazoa jarrita.Neskak ikusi zuen lazoa zikina zegoela.Horregatik erabaki zuen lazoa garbitzea besteek barre ez egiteo.Garbitu eta gero, lazoa jarri zuen eta pozik atera zen paseatzera.

JUNE AGUIRRE eta TALITA HERNÁNDEZ.

viernes, 4 de junio de 2010

Dordokaren lasterketa


Bazen behin, dordoka bat lasterketa bat antolatu zuena untxi baten kontra, maiatzaren 6an.
Dordoka entrenatzen aritu zen egunetan zehar.
Eguna heldu zenean, urduri zegoen uste zuelako galduko zuela. Lasterketa hasi zenean untxiak dordokari abantail asko eramaten zioenez zuhaitz baten ondoan jarri zen atseden hartzera.
Untxia ez zen konturatu dordoka aurreratu zihoala eta atseden hartzen jarraitu zuen, orduan dordokak irabazi zuen.
Untxia jendearen ahotsarekin konturatu zen dordokak irabazi zuela. Azkenean, untxiak iritsi zenean esan zion:Oso ongi egin duzu korri,dordoka.
Hala bazan
Ez bazan
Sar dadila kalabazan
Eta irten dadila
Altzako plazan.
Iker Martín eta Naroa Ayensa